XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Emmak gelako mesanotxean gordeta dituen pilotak atzerritarrei ekartzeko esan dio Seamus gaztetxoari.
Hamar zentimetro inguruko luzerako eta bi zentimetroko diametroko proiektil beltzak dira
Emmaren esku ahurrean ia ez da kabitzen ale bana.
Etxe honetara sartu garenean gelako beste edozein txokok adina garrantzi zuen leihoak nire arreta zuzpertu du bapatean.
Handik sartzen den argi errainuen bideari jarraituz pausatu dut begirada eta pentsamendua.
Eta bart entzundako plastikozko piloten hotsak etorri zaizkit gogora.
Uztailak 12Taxi beltzak Castle Courtera baino eramango ez gintuzkeenez
Beltzak ez diren taxiei
Alabaina, kalean besoa altxata ez duzu geldiaraziko.
Bulego ugarietako batera joan beharko duzu, edo telefonoz deitu, nora zoazen esan, eta taxiak jasoko zaitu.
Ez daukate taximetrorik: ibilbidearen luzeraren eta bidaiari kopuruaren arabera gora-beherarik baden arren, bizpahiru libra gehienetan.
Katolikoak zein protestanteak izan litezke taxi hauek.
Treguarik ez zegoen garaian auzune katolikotik protestantera ez zintuen eramango taxi katolikoak eta alderantziz ere ez.
Baina egun zertxobait aldatu da kontua eta hasi dira batetik bestera mugitzen.